XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, Errusian 1905-ean gertatuak, Rosaren ideiak konfirma besterik ez dute egingo; haren ustez, noski, 1906-ean Greba orokorra, alderdi eta sindikatoek izeneko liburua idatzi zuen.

Hemen azaldutako tesiek, Errusiako gertaeren analisiaz ari delarik, zuzenki Leninen tesien aurka doaz.

Kontutan ukan behar da, garai honetan, Leninek Zer egin-en azaldutako tesiak ezagutzen direla bakarrik.

Tesi hauk, Rosak gogor gonbatituko ditu, ia beste muturrean situaturik.

Rosak, alderdiaren garrantzia guttiezten du ia deuseztera iritxiaz.

Haren ustez, alderdia ez da langileriari lotua dagoen zerbait, langile masa berbera baizik.

Krisis garaietan alderdiaren arrastorik ez da ikusten, masek desbordatzen dute.

Bestalde, klase kontzientziaz mintzo denean, Rosak, bi maila bereizten ditu (teorikoa eta praktikoa), baina batetik besterako aldaketa ez da alderdiaren laguntzaren bidez egiten (Lenin baitan bezala), aitzitik, aldaketa hau, gertaera edo iraultzaile krisis beraren bitartez ematen da.

Halatan, ekonomik burruka / politik burruka, sindikato / alderdi, programa maximoa / programa minimoa, eta antzeko bereiztasunak eskematikotzat joko ditu.

Rosaren ustez, terminu bikoitz horien artean ez dago hainbesteko bereizitasun eta etapismorik.

Haren ustez, biak nahasiak eta batera aurkitzen dira klase burrukaren barne, eta edozein unetan, bata bestea bihurtzen da.

Halaber, Leninek ontzat eta aprobetxagarritzak zedukan langileek lantegietan ikasitako diziplina, Rosaren aburuz, hura serbilismo edo morrointasun hutsa besterik ez da.

Diziplinak iraultzailea behar badu izan, morrointasun guztitik at egon behar du, eta bakoitzaren auto-diziplinan ezarria.

Ikusmolde espontaneista honen azpian iraultzaren konzepzio berezi bat, garai hartan Rosarena bakarrik ez baino tendentzi sozial-demokrata guztiarena zena.

Tendentzi honen ustez, kapitalismoa zuzen-zuzen eta erremediorik gabeko krisis gogor batetara zijoan, eta krisis hau bitarte dela, langile masak burrukan sartuko dira, bertan sozialist kontzientzia hartuaz eta modu honetan sozialismora iritxiko dira.

Ikusmolde mekaniku honekin bazuen Kautsky-k zer ikusirik.

Izan ere gizartearen legeak, naturaren legetzat hartzen ziren.

Ekonomiak, bere barne legeak zirela-eta, automatikuki izugarrizko krisisara zeraman gizartea.

Iraultzaren ikusmolde fatalista hau ekonomismu izenarekin pasatu da historiara.

Konprenigarria da, modu hontara pentsatu ezkero, iraultza egiteko ez dagoela alderdiaren behar haundirikan.

Baina piskanaka piskanaka, ikuspuntu hauk aldatzen joanen dira. Rosa baitan.

Halatan, geroxeago, Errusiako boltxebismoaren alde eta mentxebismoaren aurka azalduko da.

Baina batez ere 1914-ean ukan zuen zer pentsa.

Ekonomismoaren optimismo inozenteak orduan joko du, zeren 1914ean, krisiak, sozialismoaren ordez munduko lehen gudua dakar eta ondoren inperialismoa.

Hau dela eta, krisisaren ondorengo ezinbesteko sozialismoaren ideiak pot eginen du, eta Internazionalaren frakasoaren aurrean, Rosak zera esanen du, berria eraiki behar dela, baina zentralista eta diziplinaduna alegia.

Gero, 1919-an, Alemaniako langile mugimenduak frakasatzen duenean eta iraultzaren esperantza urruntzen doalarik, Rosak garbi ikusiko du espontaneismoarekin noraino iritxi daiteken eta hemendik aurrera masen direkzioaren beharra aldarrikatuko du.

Guztiz bitxia da, Rosa Luxemburgo eta Leninen bilakaera alderdiaren konzepzioari dagokionez.

Bata bestearen kontrako muturretik hasiaz, azkenean, gertaerak medio, ia elkar aurkitzen bukatzen dute.

Egun, bada zenbait espontaneista Rosaren tesietatik reklamatzen dena, haren espontaneismoa absolututzat hartuaz.

Badute zer ikasirik Rosaren bilakaera hurbiletik jarraitzen badute.